XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zutik gelditu nintzen eta besotan hartu nuen.

Ondoren lur guztia dardarka bizian hasi zen.

Sotoko sabaia, puskaka, behera zetorren.

Oraindik, hala ere, etxea zutik zegoen.

Beno, ia dena zutik, bonba haietako batek teilatuari zati bat kendu bait zion.

Gure etxean ez zen osorik ezer gelditu, ezta kristal bat ere.

Lehengusu batzuren etxean lo egin genuen eta hurrengo egunean hasi ginen etxea tajutzen, kristalik ez genuenez gero, leihoak kartoiz estali genituen.

Karlik ez zion jaramon * jaramon: kaso handirik egiten amonaren historiari, lehen ere askotan entzuna bait zuen.

Karlik beste burutapen batzu zituen.

Bat hauxe zen: nola esplikatu amonari inguruko beste jolastoki batetara joaten uzteko, hango haurrekin hobeto konpontzen zela eta?.

Amonak ez zion baimenik ematen.

- Nondik nora zabiltzan ikusi nahi zaitut leihotik, Karli - esaten zion.

- Askatasun gehiegi nahi duzu.

- Ni gabe zeure buruaren jabe izaten ikas dezazun nahi dut nik ere, baina...

- Zer esan nahi duzu ni gabe horrekin? - Beti ezin eramango zaitudala gonapean, baina zaindu bai, zaindu egin behar zaitudala esan nahi dut.

Eta amona berriro aspaldiko beste historia zahar haietako bat kontatzen hasten zen.

Ia autorik ez zen garaikoa eta amona hainbeste txoratu zuten lau hegaletako hegazkin haien hasierakoa.

- Ezin eror zitezkeen, Karli, ezta inola ere.

- Hegal bat hautsiagatik beste hiru han zituzten.

Karlik bera baino lagun zaharrago bati guzti hau kontatu zionean, honek hegazkinek hegalak eduki arren, suziriak * suziri: koetea batere hegalik gabe askoz azkarragoak zirela erantzun zion.